miércoles, 16 de diciembre de 2009

Zugarramurdiko kondaira

Nafarroak Zagarramurdin gordetzen duen altxorraren inguruko argazki bilduma egin dugu musikaz eta azpitituluez lagundurik.

lunes, 14 de diciembre de 2009

MAIALEN TXAPELDUN!!

Maialen Lujanbiok irabazi du 2009ko Euksal Herriko bertsolari txapelketa. 15.000 ikus-entzule hurreratu ziren atzo BEC-era. Ahaztezinezko finala izan zen atzokoa, bertsolaritzaren historian lehenbiziko emakumeak lortu zuelako txapela.

sábado, 12 de diciembre de 2009

MENPE

Iazko ikasturtean bideo hau grabatu genuen klaserako.


miércoles, 9 de diciembre de 2009

sábado, 5 de diciembre de 2009

Euskal Herriko bertsolari txapelketa


Abenduaren 13an jokatuko dute Txapelketa Nagusiko finala BECen eta, harez gain, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina ariko dira. 14.500 ikusle izango dira, 2005ean baino mila gehiago.
Abenduaren 13ko Txapelketa Nagusiko finalari begira bertsolari belaunaldi berria "indartsu" ikusten duela adierazi du gaur Andoni Egaña egungo txapeldunak. Finalak eta jendetzak sortzen duten "ikarak indarra" ematen diola aitortu du.

Harez gain, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina ariko dira finalean, Barakaldon (Bizkaia), BECen. Duela lau urte ere han izan zen txapelketako azken saioa, aurreneko aldiz.

14.500 ikusle izango dira, duela lau urte baino mila gehiago. Agortuta daude sarrerak. 11:00etan hasiko da lehen saioa, 16:30ean bigarrena. Gaur aurkeztu dute finala, aretoan bertan, eta han izan dira finalistak.

Joxe Agirre bertsolari beteranoa izango da aurten irabazleari txapela jarriko diona. 2005ean Imanol Lazkano izan zen Egañari txapela ipini ziona.

viernes, 4 de diciembre de 2009

Hasi da bost eguneko erakustaldia


Goizeko 10:30ean ireki ditu ateak Durangoko Azokaren 44. edizioak. Kultura katalana da aurtengo ekitaldiko gonbidatua.
Azkenean heldu da eguna. Gaur zabaldu ditu ateak Durangoko 44. Euskal Liburu eta Disko Azokak. Gaurtik hasi eta asteartera luzatuko da bost eguneko erakustaldia, iaz baino luzeagoa. Astegunez zabaldu nahi baitzuten azoka, eskola umeek eta ez hain umeek izan dezaten aukera osteratxoa egiteko.

Goizeko 10:30ean zabaldu dituzte ateak, eta jendetzak hartu du berehala Durangoko Landako gunea (Bizkaia). Ikastetxeetako taldeek hartu dute azoka lehen egunean, eta goizean goizetik, gazteen zalapartaz josi da ingurua. Irekiera ekitaldia 19:00etan
izan da.

irratirako albistea

Irratia:ikusi eta entzun
Albistegia: Goizeko albistegia
Atala: Euskara
Iraupena: 1 minutu
Erredaktorea: Olatz Goikoetxea

Euskarazko komunikazio taldeak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, “hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet” jardunaldiak antolatu ditu.
Bertan aritu diren hizlariak , besteak beste, Jose Luis Aizpuru, Mikel Bujanda, Ismael Diaz de Mendibil eta Xabier Monasterio izan dira. Azken honen ustetan, Bilbao Hiria irratiko esataria, “euskarazko irratiak hizkuntza komunitateak trinkotzen lagundu beharko lukete”. Hori da, hain zuzen, euskarazko irratiek etorkizunera begira duten lehen erronka. Horrez gain, tokian-tokiko gaiei eta gai “globalagoei “heldu beharko lieke irratiak.
Bestalde, irratigintzan Lurreko Telebista Digitalaren ekarpena nabarmendu dute, bi erronka nagusi hauek aipatuz: LTDaren bidez irratia entzun ahal izatea eta telebista analogikoen frekuentzia eremu libreen etorkizuna.
Gaur, bi jardunaldi ospatuko dira. Bata, “Prentsa idatzia internet aroan” Artium museoan arratsaldeko 17:00etan eta bestea, “hedabideen etorkizuna” Jose Maria Moreno Wan-Ifra Iberikako zuzendariaren eskutik, Joan Mari Larrarte EKTko kontseilari ordezkariak aurkeztuta.